domingo, 11 de diciembre de 2016

Gure bideoa Youtuben

Kaixo! Pasaden astean sortu genuen bideoa eskuragarri jartzen dizuet blogan. Oihane eta Laurarekin batera Haur Hezkuntzako gai batzuei buruz informatuko zaituztet, hala nola; Haur Hezkuntzan IKTak erabiltzearen garrantzia, musikaren garrantzia Haur Hezkuntzan eta Summerhill Eskola. Besterik gabe, hurrengo argitalpena arte!

lunes, 5 de diciembre de 2016

Bideotutoriala. GMAIL kontua!

Kaixo guztioi! Nire lehenengo bideotutoriala sortu dut "Screencast o matic" aplikazioaren bidez. Nola sortu gmail kontua? Bideoa ikusi ostean jakingo duzue!

lunes, 21 de noviembre de 2016

Gaitasun digitaleko lehenengo dimentsioa

Egunero bilatzen ditugu kontzeptuak google-ren bidez, baina... ba ahal dakigu nola bilatu?

Ariketa honen bidez nahi duguna bilatzeko pauta batzuk ikasi ditugu, hala nola, kakotxen erabilera.
Hona hemen hiru adibide:

* Montessori metodoa bilatu nahi badugu konkretuki, "metodos educativos" jarri dezakegu kakotxen artean eta +Montessori jarraian.

https://www.google.es/search?q=luna&client=firefox-b-ab&biw=1440&bih=740&source=lnms&sa=X&ved=0ahUKEwjewIep17nQAhUEySYKHayOClAQ_AUIBSgA&dpr=1#q=%22metodos+educativos%22+%2Bmontessori

* Emakume artistak bilatu nahi baditugu eta konkretuki performancen munduan murgilduta daudenak "+" ikurrarekin egiten dugu. Gainera, Marina Abramovicen lana gustatzen bazaigu bere izena atxikitzen dugu alboan ikur berdinarekin.





* Eskolan artea irakasten denean normalean artista berdinak irakasten dira. Ez dute beste ezezagun batzuk sartzen liburuan, horrek suposatzen du jendeak topikoak izatea artisten inguruan. Hala nola, Picasso beti agertzen da beraz artistak bilatzerakoan ez badugu nahi honako hau agertzea ikur "-" honen bidez lortu dezakegu Picassoren izenaren alboan.


https://www.google.es/search?q=luna&client=firefox-b-ab&biw=1440&bih=740&source=lnms&sa=X&ved=0ahUKEwjewIep17nQAhUEySYKHayOClAQ_AUIBSgA&dpr=1#q=artistas+-picasso

Beste aldetik, twitter ere erabili dezakegu nahi ditugun interesak topatzeko. Beraz twitteren zerbait bilatzeko "#" erabiltzen dugu nahi dugunaren alboan.



 


My voki!

Badago hemen nire avatar digitala. Voki bat sortu nahi baduzu sartu azpian agertzen den helbidean eta sortu zurea!



http://www.voki.com/site/create



lunes, 7 de noviembre de 2016

GOGOETA


  IKT-ei buruzko gogoeta

Gaitasun digitala edukitzea, teknologien erabilpen arduratsu bat izatea da. Hori oso garrantzitsua da gaur egun kontuan izanda Teknologiaren Aroan murgilduta gaudela. Gure eguneroko bizitzan, IKTak pisu eta botere handia dute. Gainera, edozein adinetako pertsonek erabiltzen dituzte eta geroz eta txikiagoak direnetik, hortik jaio da natibo digitalaren kontzeptua.
 Alde batetik, teknologia oso tresna aberatsa eta erabilgarria izan daiteke beti ere modu inteligente batean erabiltzen bada. Beste aldetik ordea, oso arriskutsua suertatu daiteke erabilera okerra egiten bada eta horrek ondorio latzak ekarri ditzake, hala nola, "ciber bullyng".

IKT-en beste ideia bat, eremu digitala da. Dakigunez, teknologiak etengabeko aldaketak izaten ditu, hau da, uneoro eraldatzen dago. Horretaz aparte geroz eta hurbilago daukagu gure bizitzan. Hezkuntzaren munduari begira, duela gutxi arte arbela normalak genituen, klarionarekin eta guzti. Ordenagailuak soilik informatika gelan erabiltzen ziren eta ikasgaien materiala liburuak edo joko ez digitalak ziren. Orain, arbelak digitalak dira leku askotan, ikasle guztiek e-mail helbidea behar dute eta interneta baliabide ezinbestekoa bihurtu da kurtsoa gainditu ahal izateko. Beraz derrigortzen ari gara umeak teknologiaren munduan sartzera.



Amaitzeko bitxikeria hau partekatzen dut. Nola erantzun dute haurrek teknologia zaharrei?

 https://www.youtube.com/watch?v=ClVPY7gS31Q