lunes, 7 de noviembre de 2016

GOGOETA


  IKT-ei buruzko gogoeta

Gaitasun digitala edukitzea, teknologien erabilpen arduratsu bat izatea da. Hori oso garrantzitsua da gaur egun kontuan izanda Teknologiaren Aroan murgilduta gaudela. Gure eguneroko bizitzan, IKTak pisu eta botere handia dute. Gainera, edozein adinetako pertsonek erabiltzen dituzte eta geroz eta txikiagoak direnetik, hortik jaio da natibo digitalaren kontzeptua.
 Alde batetik, teknologia oso tresna aberatsa eta erabilgarria izan daiteke beti ere modu inteligente batean erabiltzen bada. Beste aldetik ordea, oso arriskutsua suertatu daiteke erabilera okerra egiten bada eta horrek ondorio latzak ekarri ditzake, hala nola, "ciber bullyng".

IKT-en beste ideia bat, eremu digitala da. Dakigunez, teknologiak etengabeko aldaketak izaten ditu, hau da, uneoro eraldatzen dago. Horretaz aparte geroz eta hurbilago daukagu gure bizitzan. Hezkuntzaren munduari begira, duela gutxi arte arbela normalak genituen, klarionarekin eta guzti. Ordenagailuak soilik informatika gelan erabiltzen ziren eta ikasgaien materiala liburuak edo joko ez digitalak ziren. Orain, arbelak digitalak dira leku askotan, ikasle guztiek e-mail helbidea behar dute eta interneta baliabide ezinbestekoa bihurtu da kurtsoa gainditu ahal izateko. Beraz derrigortzen ari gara umeak teknologiaren munduan sartzera.



Amaitzeko bitxikeria hau partekatzen dut. Nola erantzun dute haurrek teknologia zaharrei?

 https://www.youtube.com/watch?v=ClVPY7gS31Q

No hay comentarios:

Publicar un comentario